EnpresariAK, Euskadiko Emakume Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioa, euskal ehun sozioekonomikoaren erabaki-organoetan emakumeen presentzia bermatzeko erakundea da.

EnpresariAK Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteek, AMPEA, AED eta ASPEGIk osatzen dute. Elkarte horiek 25 urte baino gehiago daramatzate hiru Lurralde Historikoetako enpresari, zuzendari eta profesionalen lana laguntzen.

Euskal enpresa-ehunak oraindik ere benetako arrakalak ditu, emakumeen eta gizonen desoreka-posizioetatik sortzen direnak, eragin negatiboak sortuz, ez bakarrik emakumeengan, baita gure ekonomiaren lehiakortasunean eta iraunkortasunean ere. Eskenatoki-aldaketa horren gainean EnpresariAK-ek egingo du lan, erakunde eta eragileen eskutik.

Helburuak

01

Emakumeek euskal enpresa-sarearen zuzendaritza-organoetan duten posizioari dagokionez, ekonomia eta enplegu-politikek aurrera egitea lortzeko beharrezkoa den aldarrikapen publikoa egitea, bere ordezkatuen ahotsa eramanez haien arazo eta asmo legitimoei dagokienez.

02

Presentzia Instituzionala bereganatzea Euskadiren esparruan eta beste eremu geografiko batzuetan ematen diren kontseilu, foro eta ekonomia, lan, enplegu, prestakuntza eta iraunkortasun-politika publikoak definitzeko eta diseinatzeko espazioetan.

03

Hedapen, prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak eta EnpresariAKen eta haren erakunde elkartuen helburuetarako interesgarriak izan daitezkeen guztia antolatzea, enpleguko berdintasunarekin eta enpleguaren, enpresaren edo gizarteko sektore ekonomikoen esparruan desoreka-egoeran dauden emakumeak mantentzen dituzten arrakalak gainditzearekin zerikusia dutenak.

04

Emakumeek zuzendaritza-postuetan, zuzendaritza-batzordeetan, administrazio-kontseiluetan, ospea duten jarduera profesionaletan, ekintzailetzan, garapen profesionalerako aukeretan eta aintzatespen ekonomiko eta sozialean duten egoerari buruzko ezagutza sortzea eta zabaltzea.

05

Lankidetza-harremanak ezartzea emakumeen enpresa eta lanbide-jarduera garatzen lagun dezaketen erakunde publiko eta pribatuekin, edozein eremu geografikotan egiten diren eta enpresaburuei, zuzendariei eta profesionalei eragiten dieten gaiak jorratzen dituzten sare edo topaketetan parte hartuz.

EnpresariAK - Euskadiko Emakume Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioa

Zuzendaritza Batzordea

NEREA
IBAÑEZ GARCÍA
ASPEGI
Presidentea

LORENA
TORRES URIARTE
AMPEA
Lehen Presidenteordea
ISABEL
ITURBE MACH
AED
Bigarren Presidenteordea
MÓNICA VERGARA ECHEVERRÍA
ASPEGI
Idazkari Nagusia

RAQUEL UBARRECHENA
AROSTEGUI
ASPEGI
Diruzaina
Miren
Bilbao Larrauri
AMPEA
Bokala
María
Caballero Carragal
AED
Bokala




EnpresariAK - Euskadiko Emakume Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioa

Bertan dauden erakundeak

IGO